Jantokia

GARBILAN

Jantoki zerbitzua GARBILAN enpresak garatzen du.La comida es elaborada en el propio colegio.


    MENUAK    


Aurreko ikasturteetan senideek Santa María Ikastetxeko Jantoki Zerbitzuan adierazitako konfiantza kontuan izanik eta jateko hezkuntza zein ohitura onak zabaltzeko helburuaz, ikastetxeak bere sukaldea handitu eta berritu du zerbitzu hobe bat eskaintzeko. 

Menuak egunero nutrizionistek prestatzen dituzte umeen elikadura orekatua bilatuz eta NAOS irizpideak jarraituz. (NAOS txostena) 

Bazkaria ikastetxean bertan prestatzen da. Ikasleek urte osoan zehar zein aparteko egunetan  Jantoki zerbitzua erabil dezakete.

jantokiko araudia

Gure begiraleek ikasleak zaintzen dituzte, bai adin bakoitzari dagokion janari kopurua aztertuz, bai jokaera egokia bideratuz. 

Jantokian dieta bereziak banatzen dira mediku batek egindako txosten batean adierazitako oharrak jarraituz (dibetikoak, zeliakoak, ...). Horrez gain, Jantokiak egunero gastroenterisaren aurkako menua prestatzen du. 

Jantoki zerbitzua egunero erabiltzen dutenek urtean zehar 9 ordainketa egin behar dute. Edozein deskontu ekainean egingo da. Deskontuak jasotzeko egoerak hurrengoak dira:

  • Barnetegiak, ikasketa bidaiak.
  • Gaixotasunak (3. egunetik aurrera)
  • Bestelakoak, justifikazio egokia adieraziz.

Ikasturte osoan zehar Jantoki Zerbitzua erabiltzen ez duten horiek aparteko bazkariak eskatu eta ordaindu behar dituzte. 

Txango egunetan ikasleei ekintzarako  egokia den bazkaria prestatuko zaie (norbaitek ez badu eskatzen, ez zaio kobratuko). 


Horrez gain, bazkaldu ondoren ikasleek ikastetxean geratu behar dute klase ordua hasi arte. Denbora horretan gelaz kanpoko ekintzak (musika, ingelesa, ...) egin ditzakete edo jolastokian jolas daitezke. Eskatuz gero, ikasteko zein lan egiteko leku aproposa ireki daiteke. 

Haur Hezkuntzako ikasleek lokuluska hartzen dute

Bestelako ikasleek, gelaz kanpoko ekintzez gain (Ingelesa, Euskara, Musika, ...), begiraleek antolatutako ekintzetan ere parte har dezakete: 

  • Eskulanak (Kaleidoskopioa, eskumuturrak, lepokoak, apainketa, malabarismo pilotak, ...)
  • Antolatutako jolasak (txapelketak, ginkanak, ...)
  • Ikasketa

Salbuespenik ezean (medikua edo antzekoak), Jantoki orduan ikasle bat ezin da ikastetxetik atera. Irteteko beharra egonez gero, guraseoek agenda edo Educamos-en bidez Jantokiko Arduradunei adieraziko diete. Beraz, ezin da ikastetxetik atera baliabideak hartzeko (liburuak, koadernoak, kirol jantziak, ...), kanpoko ekintzetan parte hartzeko edo senideak bisitatzeko. Baimenik gabe ikastetxetik ateratzea egoera larritzat hartuko da eta zehatuko da Elkarbitzika Araudiaren bidez.

 

Azkena sareetan

Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

©2016 Santa Maria Ikastetxea || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar