Ostirala, 17 Maiatza 2019 09:26

Areto Futbol Kadeteen Euskal Kopa FINALA

    Maiatzak 18 Pando Aisian Kiroldegian
    Jarrilleros FS (Bizkaia) eta Lauburu Ibarra K.E. (Gipuzkoa)

    Jarrilleros taldeak asteburuko lehenengo finala jokatuko du larunbat honetan Ibarraren aurka. Final honetako garaileak Espainiako txapelketan parte hartuko du ekainean.Lauburu Ibarra areto futboleko talderik onena da une honetan Euskadin,bere lehenengo taldeak bigarren B mailan parte hartzen du eta denboraldi ezin hobea egiten ari baita.Bi jardunaldi falta dira liga amaitzeko eta tituluaren bila doa. Tradiziozko kluba da eta harrobia bere helbururik nagusia da.Senior taldean gehienak harrobitik heldutako jokalariak dira.Hogeita sei urte badira areto futbolaren alde lan egiten.

    Gaur egungo Jarrilleros kluba duela gutxi sortu da eta pixkanaka pixkanaka ahaleginak egiten ari da gero eta hobeak izateko. Aurten gure kadete taldeak ( denek Santa María Ikastexean ikasten dute ) denboraldi bikaina egin du eta merezimendu osoz final honetara heldu da. Jokalariak Ilusioz beteta daude Ibarrari kontra egiteko .

    Hau dela eta zuen laguntza eskatzen dizuegu.

    Ez galdu .

    Zuen zain egongo gara.

    Anima zaitezte !!!

    Bat,bi,hiru, Jarri !!!

    Azken eguneraketa Ostirala, 17 Maiatza 2019 09:33
    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu
    Gehiago kategoria honetan: « DBH 4 - EUSLIDERRAK - Mintzodromoa

    Azkena sareetan

    Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

    ©2016 Santa Maria Ikastetxea || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar