Proiektuak eta teknologia Haur Hezkuntzan

Proiektuak eta teknologia Haur Hezkuntzan
Asteartea, 25 Urria 2022 11:29
Haur Hezkuntzako ikasle guztiak urteko lehen proiektuan murgilduta daude. Interesa pizten duten, ezagutzara hurbiltzen diren eta gaitasun desberdinak lantzen dituzten elementuen bidez.

Bide horretan, teknologia berriek banakako ikaskuntza-erritmoak jarraitzea, ikaskuntza suspertzea eta baliabide digital askotara hurbiltzea ahalbidetzen diete.

 

LH 1 Arte Ederretako Museoan

LH 1 Arte Ederretako Museoan
Asteartea, 25 Urria 2022 11:26
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan izan dira.

Arte-zaletasuna eta edertasuna ikusteko gaitasuna pizten dituen hezkuntza-bisita honetaz gozatu dugu.

Hezkuntza Sailburuarekiko topaketa

Hezkuntza Sailburuarekiko topaketa
Asteartea, 25 Urria 2022 11:24
Santa Maria Ikastetxeak, Kristau Eskolako gainerako ikastetxeekin batera, hausnarketa-jardunaldi batean parte hartu du Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin eta bere taldearekin.

Hezkuntza Ituna aztertu da, Euskal Hezkuntza Lege berria egiteko zumeak baitira.

Hezkuntza-sistema honen parte gara, balio erantsiko eredu pedagogiko bat dugu, eta euskal hezkuntzaren etorkizunaren diseinuan aktiboki parte hartuko dugu, gure ikasleentzat eta haien familientzat onena bilatzen dugulako.

Urriaren 19an, Bularretako minbiziaren egunean, eutsi goiari!!

Urriaren 19an, Bularretako minbiziaren egunean, eutsi goiari!!
Asteartea, 25 Urria 2022 11:19
Bularreko Minbiziaren egunean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek elkartasuna adierazten diete gaixotasun hori bizi duten emakumeei.

Zuekin gaude! Animo!

LH 2 Baratzen

LH 2 Baratzen
Asteartea, 25 Urria 2022 11:17
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek 3 eguneko egonaldia izan dute Baratzeko baserri-eskolan.
Natura, baratzea, animaliak, jolasak, elkarbizitza... hori guztia giro euskaldunean.

Engotik-ek IV Seranteserako Igoera antolatu du

Engotik-ek IV Seranteserako Igoera antolatu du
Asteartea, 25 Urria 2022 11:15
Engoitik Gazte Etxeak Seranteserako IV. Igoera Herrikoia antolatu du. Ikasle, familia eta boluntarioen parte-hartzearekin, elkarbizitza, natura, jolas, abesti eta dibertimenduzko egun zoragarri batez gozatu dugu.

LH 3 Pozalaguan

LH 3 Pozalaguan
Asteartea, 25 Urria 2022 11:11
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Pozalaguako kobazuloa bisitatu dute. Natur ingurune eder horri esker, Natur Zientzien esparruan egiten ditugun ikaskuntzak bertatik bertara ikusi ahal izan ditugu.

HARA proiektua, emozio eta barrentasunaren ibilibide bat

HARA proiektua, emozio eta barrentasunaren ibilibide bat
Asteartea, 25 Urria 2022 11:08
HARA proiektua adimen emozionala eta barnekotasuna lantzeko zeharkako ardatza da Santa Maria Ikastetxean.

Asteroko saioen bidez, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ikasleek gorputzaren dimentsioa, sentimenduak, emozioak, barnekotasuna, norberari, besteari eta bizitzako galdera handiei irekitzea lantzen dute.

Zuzendaritza Taldearen formakuntza Isabel Fernandezekin

Zuzendaritza Taldearen formakuntza Isabel Fernandezekin
Asteartea, 25 Urria 2022 11:06
2022-2026 Plan Estrategikoak azpimarratzen du beharrezkoa dela Santa Maria Ikastetxeko profesionalak prestatzea hezkuntzaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Zuzendaritza Taldeak Lidergoaren arloko laguntza- eta prestakuntza-prozesua hasi du Isabel Fernándezekin (IFHConsulting), taldeen dinamizazioan eta erakundeen lidergoan aditua.

Arturo proiektua, bizitzarako abentura bat

Arturo proiektua, bizitzarako abentura bat
Asteartea, 25 Urria 2022 11:04
Lehen Hezkuntzako Arturo Proiektua hileroko espazioa da bizitzako altxorrik garrantzitsuenetara hurbiltzeko: geure burua zaintzea, bestea zaintzea, partekatzea, errespetatzea... Jesusek proposatzen dituen balioak dira, pertsona hobeak egiten gaituzten balioak.
Bidaia on!
Orrialdea 4/13

Azkena sareetan

Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

©2016 Santa Maria Ikastetxea || Menesianos Provincia Nuestra Señora del Pilar