Animatu zaitez Ezkerraldea-Meatzaldeako ingurumena erakusten! Parte hartu gure argazki lehiaketan.
Bidali zure argazkiak agenda21@santamariaikastetxea.com emailera martxoaren 9a baino lehen.
Maiatzak 18 Pando Aisian Kiroldegian
Jarrilleros FS (Bizkaia) eta Lauburu Ibarra K.E. (Gipuzkoa)
DBH 4. mailako ikasleek EUSLIDERRAK izeneko proiektua garatu dute ikasleen arteko euskararen erabilera bultzatu nahian. Proiektu honetan antolatutako ekintza berezi bat Mintzodromoa izan da beste ikastetxe batzuetako ikasleekin bat.
Horrelakoa da... Haur Hezkuntza Urte 1 eta 2 Urte
Santa María Ikastetxean bizitza osoko ibilbide baten ostean eta giza ekintza paregabe batez gozatzeko asmoz Btx 2 mailako ikasleek Italiara joko dute 0tsailal 13-20. IKASBIren zehetasun guztiak eta argazki-albuma ikusteko aukera izango duzue esteka honetan:
JARRILLEROS A.F.E KADETE MAILAN BIZKAIKO TXAPELDUNAK
Areto futboleko liga amaitu da eta Jarrilleros A.F.E. txapeldun da. SMIkoek txapelketa bikaina egin dute, zeren eta partidu guztiak irabazi baitituzte.
Titulu honi esker maiatzaren 18an Euskadiko txapelketa jokatuko dute. Taldeko arduradunak txapelketaren antolakuntza Portugaletera ekartzen saiatuko dira.
Horrela bada jokalarientzako giro ezin hobea egongo da Pando edo Zubi Alde kiroldegian. Euskadiko final honetan Gipuzkoako txapeldunaren aurka jokatuko dute.
Orain arte, Gipuzkoako ligan ,Erain ( Irun) eta Ibarra dira liderrak.
Bizkaiko liga amaituta, Kopa helduko da. Zortzi partidu izango dira eta Portugaletekoek final garrantzitsu hori prestatzeko erabiliko dituzte.
Euskadiko txapelketa lortuko balute,Espainiako txapelketara joango lirateke.
ZORIONAK, TXAPELDUNAK !!!!!
EUSKADI SUB16. ESPAINIAKO ARETO FUTBOL TXAPELKETARA !
Ikastetxeko ikasleak, Gonzalo Barrasa, Eneko Iglesias, Javier Pérez eta Asier Zorrozua (Jarrilleros A.F), Euskadiko selekzioarekin Martorell-era joango dira Espainiako areto futbol txapelketa jokatzera. Txapelketa urtarrilaren 25ean hasiko da, asteburuan zehar luzatuko dela. Castilla La Mancha, Katalunia eta Madril izango dituzte arerio. Fase hau irabaziko duen selekzioak Espainiako Final Four fasean parte hartuko du.
Hemendik onena opa dizuegu. Ondo pasa kirol-ekintza zoragarri honetan.
Partidak zuzenean ikusteko esteka (ostiral, larunbat eta igandean, 11:00etan)